LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

IDENTIFIKAZIO DATUAK
Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legeak (uztailaren 11ko 34/2002) 12. artikuluan jasotzen duen informazio-betebeharrari jarraikiz, hona hemen web-domeinuaren datuak: Meta Edabeak SL B42928630 , Troia Ibilbidea 18, 6 B11 20115 Astigarraga helbidea dituena. Harremanetarako helbide elektronikoa: info@metaedabeak.com

ERABILTZAILEAK
Atari honetara sartzeak esan nahi du webgunearen ERABILTZAILE zarela, eta, ondorioz, onartzen dituzula hemen jasotako erabilera-baldintza orokorrak. Esandako baldintza horiek aplikatzekoak izango dira, edozein direla ere nahitaez bete beharreko gainerako kontratazio-baldintza orokorrak.

ATARIAREN ERABILERA
https://metaedabeak.com atariak Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu ugari ematen ditu (aurrerantzean, «edukiak»), dela bere webgunekoak, dela ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen bestelako lizentziatzaileek emanak. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ataria arduraz erabiltzeko erantzukizuna. Haren barruan sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuk eskuratzeko aldez aurretik erregistratu beharra izatea. Esandako erregistro horretan, ERABILTZAILEAK informazio egiazkoa eta legezkoa eman beharko du. Erregistroa egitean, baliteke ERABILTZAILEAK pasahitz bat jasotzea; erabiltzaileak arduraz eta konfidentzialtasunez baliatu beharko du pasahitz hori. ERABILTZAILEAK edukiak eta zerbitzuak egokiro baliatzeko konpromisoa hartzen du. Meta Edabeak SL berea du hainbat eratako iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko eskubidea; esaterako, pertsonaren duintasuna urratzen dutenak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteriaren edota haurren kontra egiten dutenak, ordenaren edota segurtasun publikoaren aurkakoak edota, elkartearen iritzian, argitaratzeko egokiak ez direnak. Meta Edabeak SL ez du inoiz ere ardurarik izango erabiltzaileek edozein partaidetza-erremintaren bidez helarazitako iritzien gainean.

DATUEN BABESA
Meta Edabeak SL datuak babesteko indarrean den araudiko irizpideak betetzen ditu, eta bermatuko du erabiltzailearen datuak zuzen erabiltzen eta tratatzen direla. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, kasuan kasu jakinaraziko diogu erabiltzaileari, eskatzen dizkigun zerbitzuetan, zein diren datu pertsonalak tratatzeko baldintzak; era berean, baldintza horiek onartzeko eskatuko diogu. Halaber, honako alderdi hauek ere ohartaraziko dizkiogu: norena den sortutako fitxategiaren gaineko ardura; arduradunaren helbidea; datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkatzeko, eramangarritasuna egiteko, tratamendua mugarazteko eta ezabatzeko eskubideak baliatzeko aukera; trataeraren xedea eta datuak hirugarrenei ematea, halakorik izanez gero. Era berean, gogorarazten dizuegu gure enpresak betetzen duela Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea (uztailaren 11ko 34/2002), eta baimena eskatuko dizugula aldi oro zure helbide elektronikoa xede komertzialetarako baliatu aurretik.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA, IZENA EMATEKO FORMULARIOA

1. Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?
Meta Edabeak SL
Troia Ibilbidea 18, 6 B11
20115 Astigarraga
B42928630
info@metaedabeak.com

2. Zer xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Meta Edabeak SL, gure jarduerei buruzko informazio komertziala bidaltzeko helburuz tratatzen dugu interesatuek emandako informazioa, baita erabiltzailearen intereseko izan litezkeen gainerako produktuei buruzko informazioa bidaltzeko ere.

3. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Gure produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko interesa duzun bitarte guztian gordeko dira zure datu pertsonalak, harik eta ezabatzeko eskatzen diguzun arte.

4. Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Etorkizunean produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko, ezinbestekoa da zuk aldez aurretik horretarako baimena ematea.

5. Zer hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Zure datuak ez dira hirugarrenen esku ipiniko. Nolanahi ere, jakinarazten dizugu Acumbamail SL enpresa arduratzen dela marketineko emailak bidaltzeaz. Enpresa horrek betetzen ditu segurtasun-estandarrak, datuak babestearen alorrean indarrean den legediak eskatutakoak.

6. Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edonork du eskubidea jakiteko ea Meta Edabeak SL erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzen ari ote den ala ez.
Interesatutako pertsonek eskubidea dute euren datu pertsonalak eskuratzeko, baita datu zehaztugabeak zuzenarazteko ere, edota, hala dagokionean, erretiratzea eskatzeko, besteak beste, bildutako datuak ez badira beharrezkoak jasotako helburu hartarako.
Inguruabar jakin batzuetan, erabiltzaileek datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete; kasu horretan, erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
Inguruabar jakin batzuetan eta egoera berezi batekin loturik, interesatuek uko egin ahal izango diote euren datuak tratatzeari. Meta Edabeak SL datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.
Datuen eramangarritasuna egiteko eskubidea ere baliatu dezakezu; horretarako, bitarteko automatizatuz tratatutako datuak beste arduradun bati igorriko zaizkio, hala eskatuz gero.
Egiteko berezi baterako baimena emanda baldin badaukazu, noiznahi erretiratu ahal izango duzu baimen hori; horrek halere ez dio legitimitaterik kenduko baimena erretiratu aurretik egindako trataerari.
Eskubideok guztiok materialki egikaritzeko, email bat bidal dezakezu info@metaedabeak.com helbidera, adierazita zer eskubide eskatzen ari zaren. Haren arabera, dagokion formularioa bidaliko dizugu eskabidea egin dezazun.
Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezakezu eskabidea, batez ere eskabideak egikaritzean zure beharrak erantzun gabe geratu badira. Horretarako, www.agpd.es helbideko egoitza elektronikora jo beharko duzu, eta bertan adierazitako argibideak jarraitu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Meta Edabeak SL bere webgunearen jabetza-eskubide intelektual eta industrial guztien titular da, baita bertan bildutako elementuena ere (hala nola, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako behar diren ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera eta abar). Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren zenbakian jasotakoaren arabera, erabat debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik zein zatika erreproduzitzea, banatzea edota haien komunikazio publikoa egitea xede komertzialetarako bada, edozein euskarritan eta bitarteko teknikoren bidez dela ere; horretarako, gure baimena beharko da berariaz. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du gure enpresaren jabetza intelektualarekin eta industrialarekin lotutako eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu edota bere ordenagailuko disko gogorrean biltegiratu ere (baita beste edozein bitarteko fisikotan ere), baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako bakar-bakarrik bada. ERABILTZAILEAK ezingo ditu erretiratu, aldatu, saihestu edota manipulatu gure orrietan instalatuta dauden segurtasun-sistemak edo babesteko gailuak.

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN ESKLUSIOA
Meta Edabeak SL ez du hartuko, inola ere, honako egoera hauen ondorioz sor litezkeen kalteen eta galeren ardurarik: edukietan erroreak edota omisioak ageri badira, ataria ez badago eskuragarri, edota birusak zein programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzen baditu edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologikoak hartuta eduki.

ALDAKETAK
Meta Edabeak SL nahi dituen aldaketa guztiak egin ditzake webgunean abisatu gabe. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu eta ezabatu ditzake, berriak gehitu ditzake, eta haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere alda dezake.

ESTEKAK
Baldin eta https://metaedabeak.com atarian Interneteko beste atari batzuetara jotzeko estekak edo hiperestekak ipintzen badira, gure enpresak ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horien gainean. Inola ere ez dugu erantzukizunik izango besteren webgune bateko edukien gainean, eta ez dugu bermatuko hiperesteka horietan edota Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein materialen edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, balioa edota konstituzionaltasuna. Era berean, kanpoko lotura horiek biltzeak ez du esan nahi lotutako entitate horiekin inolako elkarterik, fusiorik edota partaidetzarik denik.

ESKLUSIO-ESKUBIDEA
Meta Edabeak SL berea du erabiltzeko baldintza nagusiak betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarian eta/edo eskainitako zerbitzuetan sartzeko baimena ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe, geuk edota hirugarren batek eskatuta.

ALDERDI OROKORRAK
Meta Edabeak SL jazarri egingo ditu baldintza hauek betetzen ez dituztenak, baita ataria egokiro erabiltzen ez dutenak ere; horretarako, zuzenbidez dagozkion egintza zibil eta penal guztiak egikarituko ditu.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA
Hemen zehaztutako baldintzak noiznahi aldatu ahal izango ditugu, eta egokiro emango da horren berri hemen jasotako moduan. Baldintza horien indarraldia haien esposizioaren araberakoa izango da, eta indarrean egongo dira harik eta beste batzuk egokiro argitaratu arte.

LEGEDIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Eskuarki, gure enpresaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende geratuko da.

0